Saritutako film laburrak jatorrizko bertsioan ikusgai Zaldibar antzokian

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016ko urt. 26a, 13:35

Jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin kalitatezko zinea eskaintzea du helburu Filmazpit programak. Helduentzako film ez komertzialak eta ikuspuntu sozialetik interesa izan dezaketenak edo eztabaidarako bide eman dezaketen filmak batzen ditu. 

Eskoriatzako Udalak bat egin du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak diruz lagundutako programarekin; hori horrela, Zaldibar antzokian hilero egingo dituzte Filmazpit saioak. 

Migrazioari buruz lehena

Etzi, eguaztena, 19:30ean erakutsiko dute lehenengo sorta. Hainbat arrazoirengatik beste herrialde batera joan behar izan dutenen istorioak jasoko dituzte. Nazioarteko jaialdietan saritutako lanak dira horiek guztiak. Sarrera dohainik da. 

Honakoak horiek dira bihar, eguaztena, erakutsiko dituzten film laburrak:

  • Aïssa (Frantzia, 2013)

            Hizkuntza: Frantsesa.

            Sinopsia: Frantzian egoera irregularrean bizi den Kongoko emakume gazte baten istorioaren  kontakizuna da.

  • Bahar im wunderland (Alemania, 2013)

            Hizkuntza: Alemana, persiera eta ingelesa.

            Sinopsia: Siriatik ihes egin eta Alemaniara iritsi diren Bahar neskatoa eta haren aita dira protagonistak.

  • Einspruch VI (Suitza, 2012)

    Hizkuntza: Alemana eta ingelesa.

    Sinopsia: Deportazio baten oinarritutako istorioa  da, Suitzan asiloa eskatu duen gazte baten ikuspuntutik kontatuta.

  • Rétention (Frantzia, 2013)

    Hizkuntza: Frantsesa.

    Sinopsia: Etorkinak atxikitzeko zentro bateko abokatuak Ukrainako gizon bat kanporatua izan ez dadin egiten duen lana erakusten du.  

  • Se taire (Frantzia, 2012)

    Hizkuntza: Frantsesa.

    Sinopsia: Enpresa bateko bulegoak garbitzen dituen Souleymane paperik gabeko etorkinak  gaindiezineko egoerari aurre egin beharko dio.

     

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak