'Nick Maritxu, Nick Bartolo' antzerki komikoa, dantzaz betea

Imanol Beloki 2016ko urt. 21a, 20:00
Nick Maritxu, Nick Bartolo antzerkiko momentu bat.

Glu Glu Produkzioen Nick Maritxu, Nick Bartolo lana domekan, urtarrilaren 24an, izango da Zaldibar antzokian, lau eurotan, 19:00etan. Galder Perezek idatzi eta zuzendutako antzerkia Ylenia Baglietto eta Ugaitz Alegria aktoreek taularatuko dute. Dantzaz eta umorez betetako emanaldia izango da.

Bi gaztek Internet bidezko txat batean topo egingo dute Maritxu eta Bartolo ezizenekin. Denbora batez Internetez komunikatzen egon ondoren, elkartzea erabakiko dute. Opera bateko biltegi zahar batean pasako dute gaua, bertan aurkitutako elementu guztiez baliatuta bikotea jolasean arituko da. Bartolok kantuz iturria munduan zehar aurkitu nahi duen bitartean, Maritxuk sexuarekin gozatzeko asmoa izango du.

Umorezko maitasun istorioa 

Ezustekoz beteriko antzerki honetan, Maritxu nora zoaz kanta ospetsua abiapuntu, umorezko maitasun eta erotismo istorioa kontatuko da. 

Erokeriak itsututa begien aurrean aurkitzen den horrek ikusten uzten ez duela kontatzeaz gain, helduek batzuetan jolasaren zentzua ez galtzearen beharraz ohartuko du ikuslea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak