2016/01/31 17:00 - 18:10

Zinema

Umeentzako zinea: Pim eta Pom

Umeentzako zinea: Pim eta Pom
Zaldibar antzokia, Eskoriatza

Sinopsia:

Pim eta Pom etxe-katu bihurriak dira. Egun batean, beren jabearen bi ilobak, Tracey eta Stacy, bisitan etortzen dira eta katuak parkera eramateko baimena eskatzen dute. Baina neskatila maltzurrek benetan nahi dutena katuak lapurtu eta beraiekin beste hiri batera eramatea da. Pim eta Pom-ek alde egiten dute baina laster ikasiko dute ez direla gai kalean bizitzeko. Kale-katuen lagunak egiten direnean Pim eta Pom-en laguntasuna kili-kolo jartzen da, jabe gajoa bere katutxoak bilatzen saiatzen den bitartean.

Hizkuntza: Euskaraz
Iraupena: 70 min.
Sarrera: 2 €

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.