Eskoriatza areto futbol taldea Otxatarberen aurka lehiatuko da zapatuan, Txurdinaga kiroldegian, 18:00etan. Bilbotarrak 34 punturekin liderrak dira sailkapenean, eta eskoriatzarrak, berriz, 19 punturekin zortzigarren postuan daude. Aurreko jardunaldian, Eskoriatzak 8-0 irabazi zion Scalibur taldeari, baina Otxatarbe taldekoak ere ez ziren makal ibili; izan ere, 1-13 irabazi zioten Elorrio Buskantza taldeari. Gauzak horrela, lehia bizia izango dute biek aste bukaera honetan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.