Entseatzen jardun dute gaztetxoek datorren asteko Kantari saiorako

Mirari Altube Arrese 2016ko urtarrilaren 17a

Aretxabaletako eta Eskoriatzako neska-mutikoek dantzan eta kantuan jardun dute aste bukaeran datorren asteko Kantari saioa gertatzeko. Zapatuan Arkupen elkartu ziren Amaia Txintxurreta aurkezlearekin aretxabaletarrak, eta domekan Zaldibar antzokian eskoriatzarrak.

Urduritasunak eta lotsak alboratu eta gustura jardun dute oholtza gainean Eskoriatzako gaztetxoek (argazkietan). Goiena telebistako saioaren grabaketak datorren zapatuan eta domekan egingo dituzte Aretxabaletako Arkupe kultura etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak