Senior taldekoek atzo, egubakoitza, iluntzean jokatu zuten Errenteriako taldearen aurka. Partiduaren lehen bi laurdenak oso berdinduak izan ziren. Hirugarrenean bost puntu aurretik jarri ziren kanpotarrak eta laugarrenean markagailuari buelta eman eta aurrea hartu zuten etxekoek; 30-25 bukatu zen partidua.
Kadete mailako taldeak, berriz, gaur, zapatua, arratsaldean jokatu du Azpeitiaren kontra. Oso partidu parekatua izatea espero zuten etxekoek, bi taldeak partidurik galdu gabe zeudelako. Baina 7-14 galtzen ibili ostean, 19-0-ko partziala egin dute Fernando Rasoren jokalariek eta 38-19 izan da partiduko azken emaitza. "Urrian hasi zen denboraldia eta oraindik ez dugu partidurik galdu. Gaurkoa irabazi ostean, gainera, Azpeitiaren aurretik gaude sailkapenean. Oso pozik gaude", adierazi du Rasok.