Bikoteko 20 euro ordaindu beharko da parte hartzeko, eta, herrien arteko kanporaketa egin ondoren, herrialdeko kanporaketa otsailaren 20an egingo da. Final nagusia, aldiz, Urdiñarben (Zuberoa) jokatuko da martxoaren 5ean.
Sari potoloak
Txapeldunentzat, txapela, garaikurra, 3.000 euro eta lau lagunentzat Karibera bidaia izango da. Txapeldunordeentzat, berriz, garaikurra, 1.500 euro eta bi lagunentzako Kanariar uharteetara bidaia. Eta hirugarrenentzat, 750 euro eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat. Laugarren bikoteak, 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osorako bi matrikula. Bosgarren eta hamaseigarren artekoentzat ere izango dira sariak.