Maider Otamendik ordezkatuko du Marian Beitialarrangoitia legebiltzarrean

Mirari Altube Arrese 2016ko urtarrilaren 8a

Maider Otamendi.

Maider Otamendi eskoriatzarra Gasteizko legebiltzarreko kide izango da. EH Bilduko Marian Beitialarrangoitia ordezkatuko du, horrek Madrilgo gorteetara joateko agur esan ostean.

Orendainen jaioa da Otamendi eta Eskoriatzan bizi da. 39 urte ditu eta ingeniaritza ikasketak egin ondoren arlo horretan dihardu lanean. Gaztetatik dabil politikagintzan Eusko Alkartasuna alderdian hain zuzen ere, eta azken urteotan EH Bildu koalizioan. Eskoriatzako udalean bi agintaldi oso egin ditu zinegotzi. Hirugarren bat ere hasi zuen, Gipuzkoako Aldundiak 2013an deitu zion arte, Finantza eta Aurrekontuetako zuzendari izateko. EH Bilduren sozioekonomia lantaldeko kide ere bada egun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak