Aldaype ehiza elkarteak postu garbiketa egin du lagun artean

Imanol Beloki 2016ko urt. 7a, 17:23
Postu garbiketetan aritu ziren batzuk talde argazkian.

Aldaype ehiza elkarteak abenduaren 28rako ehiza postuen garbiketa egiteko dei egin zuen, urtero egin ohi duten moduan, eta, guztira, 13 boluntario elkartu ziren ehiza postu eta inguruak garbitzeko.

14:30etan batuta, bederatzi ehiztarik osatutako talde bat Marin-Alabita-Abeta-Tortorbil eremu inguruetan dauden ehiza postuak garbitzeaz arduratu zen, eta beste lau ehiztarik osatutako taldea Aizkorri-Aratz parkeko postuena. Eguna amaitzeko, berriz, merienda eder bat egin zuten batutakoek.

10 zaku zabor jasota 

Aldaypeko zuzendaritza batzordeak adierazi du egindako lana positiboa izan dela; izan ere, batu ziren 13 lagunak ez ziren guztiak Aldaype elkartekoak, eta elkartetik kanpo daudenen laguntza ere eskertzekoa dela adierazi dute elkartetik.

Hala, hurrengo urteei begira ehiza postuen erabiltzaileak kontzientziatu nahi dituzte Aldaypetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak