Errege Magoei harrera bikaina egin diote herriko gaztetxoek

Imanol Beloki 2016ko urtarrilaren 7a

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak Eskoriatzan ere izan dira. Urtero moduan, gozokiak banatuz kabalgata egin zen, eta, ibilbidea amaitzean, umeen eskutitzak jaso zituzten herriko plazan.

Antortxeroak, bandako kideak, erromatarrak… izan ziren kabalgatan, eta, kiroldegitik abiatuta, Intxaurtxueta-Gaztañadui-Arbiñoste-Arana-herriko plaza bidea egin zuten. Erdigunean eta plazan batu ziren herritar hegienak hauek ikusteko, eta gaztetxoek beraiekin egoteko aukera izan zuten, beraien gutunak eman, eta zein ondo portatu diren esateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak