Josu Galvez eta Agurtzane Iñurrategi azkarrenak Eskoriatzako Silbestradan

Imanol Beloki 2015eko abenduaren 31

San Silbestre lasterketan giro aparta izan da Eskoriatzan. VII. San Silbestradie izan da gaur, eta Manuel Muñoz V. milian txapeldunak Josu Galvez (04:54:80) eta Agurtzane Iñurrategi (05:50:15) izan dira. 141 korrikalarik hartu dute parte, eta plazara hainbat zale gerturatu dira kirolariak animatzera.

Gizonezkoetan bigarrena, Juan Mª Poza (04:59:60) izan zen, eta hirugarrena, Ander Zurbano (05:09:35). Emakumezkoetan berriz, bigarrena Rakel Alonso izan zen (06:30:10) eta hirugarrena, Oihana Aragones (06:35:15).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak