Joseba B. Lenoir musikaria Inkernu tabernan izango da

Imanol Beloki 2015ko abe. 23a, 10:56
Joseba B. Lenoir

Joseba Baleztena musikariak doako emanaldia eskainiko du Inkernu tabernan, egubakoitzean, hilaren 25ean, 22:30ean. Berako gitarra-jolea bakarka arituko da taula gainean, eta, batez ere, rock-and-roll doinuak ekarriko ditu Eskoriatzara. Esperimentaziotik abiatuta, loop-en eta pedalen laguntzarekin, hainbat bertsio joko ditu, bere abestiekin tartekatuta.

Gainera, sorpresak egongo direla adierazi du Atxorrotx Kultur Elkarteak. "Eskoriatzako ardi galdu batzuk Gabonetako kantak eta bertsioak egingo dituzte oholtza gainean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak