Eskoriatza: Olentzero eta Mari Domingi Apotzagan behera joango dira

Imanol Beloki 2015ko abe. 22a, 10:06

Hilaren 24an, 12:00etatik 13:00etara, Olentzeroren laguntzaileak herriko plazan izango dira haurren eskutitzak batzeko. Ondoren, herriko haurrek Gabonetako kantak abestuko dituzte, eta trikiti eskolako ikasleekin kalejira egingo da 13:00etan.

18:00etan, Olentzero eta Mari Domingi Apotzaga auzotik jaitsiko dira, eta ongietorria egingo zaie herriko plazan. Ondoren, txistulari eta soinujoleekin batera kalez kale ibiliko dira, eta herritarrek kantuz lagunduko dituzte.

Erregeen kabalgata 

Urtarrilaren 5ean Meltxor, Gaspar eta Baltasar Eskoriatzan izango dira. Urtero moduan, gozokiak banatuz  kabalgata egingo da, eta, amaitzean, Erregeek umeen eskutitzak jasoko dituzte herriko plazan. 

Antortxeroak 17:30ean batuko dira kiroldegian, eta, bertatik abiatuta, Intxaurtxueta-Gaztañadui-Arbiñoste-Arana-herriko plaza bidea egingo dute. 18:30 aldera iritsiko dira herriko plazara eta gaztetxoek beraiekin egoteko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak