Espainiako Gorteetarako Hausteskundeak 2015

Eskoriatzako EAJk hiritarrak zoriondu ditu haiengan jarritako "konfiantzagatik"

Eneko Azkarate 2015ko abe. 21a, 15:39

Balorazio positiboa egin du Eskoriatzako EAJk, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan lortutako emaitzengatik, eta hiritarrak zoriondu ditu; baita Podemos-Ahal Dugu ere.

Hemen, oharra osorik:

"Gure balorazioa positiboa da. Batetik, eta lehenbizi, hiritarren parte hartzea handiagatik; hauteskunde eguna normaltasunez igaro delako —gizartean ohiko bihurtu dena—, eta eskoriatzarrek, berriro ere, gugan jarri dutelako konfiantza.

Bigarrenik, atzoko emaitzek berresten eta egonkortzen dutelako gure lekua Euskadin, ustekaberik egon bada ere, esaterako, Araban izan dugun jaitsiera edota Geroa Bairen diputatua galdu izana, eta Hego Euskal Herrian alderdi bozkatuena izatea ez dugulako lortu.

Edozelan ere, Eskoriatzan lortutako emaitza bikainak nabarmendu nahi dugu, lehen indarra izaten jarraitzen dugulako; edota Gipuzkoan lortutakoak, gure posizioa indartu eta egonkortu egin delako. Podemosek irabazi badu ere, abertzale eta aurrerakoien erreferente gara lurraldean.

Bestetik, zorionak eman nahi dizkiegu Kongresurako gure sei diputatuei eta Senaturako beste seiei, Euskadik Madrilen izango duen benetako ahotsa direlako.

Azkenik, Podemos ere zoriondu nahi dugu Hego Euskal Herrian lortu dituen emaitza onengatik, nahiz eta Estatu Espainolean ez diren horren onak izan. Bereziki poztu gaitu, erabakitze eskubidearen, justizia sozialaren eta politika egiteko modu berrien gaineko adierazpenak entzun izana Podemoseko kideen ahotik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak