Gabonetako argiek Eskoriatza piztu dute

Imanol Beloki 2015ko abe. 17a, 10:09
Herriko plaza Gabonetarako argiteria berriarekin.

Eskoriatzako Udalak argiak erosi ditu aurten, eta herriko hainbat puntutan ipini ditu, gehienak herrigunean. San Pedro auzoan hasi eta goiko kaleraino. Hain zuzen ere, abenduaren 10ean jarri zituzten argiak, "herria biziberritzeko, Gabon giroa kaleetan antzemateko, herriko merkataritza bultzatzeko eta herritarrak, beste herri batzuetara alde egin barik, herrian bertan gera daitezen", Udalaren esanetan.

Horretarako, 6.110 euro inbertitu dira led teknologia daukaten argiak erosten; argindar kontsumo minimoa izango dute. Bestalde, hurrengo urteei begira, Udalaren asmoa da argi gehiago erostea, eta, horrela, herriko auzoetan eta elizateetan ere jartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak