Jose Arana zaharren egoitza egokitzeko 75.000 euro emango ditu Aldundiak

Eneko Azkarate 2015ko abe. 16a, 17:19

Gipuzkoako Foru Aldundiak ia milioi bat euroko inbertsioak onartu ditu adinekoen edo desgaitasuna duten pertsonen egoitza eta eguneko zentroetarako. Hain justu ere, 912.000 euroko diru laguntzak emango ditu lurraldeko hainbat instalazio hobetzeko. Kopuru horretatik, 75.000 euro erabiliko dira Eskoriatzako Jose Arana (Merzedetako Ama) zaharren egoitzako behe, lehen eta bigarren solairuak berritzeko. Hala eman du gaur aditzera Imanol Lasa foru gobernuko bozeramaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak