Bestalde, oraingo zapatuan, hilaren 19an, trafikoa nabarmen igotzea aurreikusten da, Gabon egunak direla eta. Horretarako, autobidean egokituko duten saihesbide honekin, Gasteizeko noranzkoan bi errei zabalduko dituzte eta beste bat Eibarko noranzkoan. Bi norabideko trafikoak hormigoi-hesiarekin berezituta egongo dira.
AP-1 autobidean, Eskoriatzako puntu horretan (120,450 KP), lerradura baten ondorioz lur-erauzketa egon zen. Gaur egingo ditizten lan horiekin, trafikoaren joan-etorria eta ezponda egonkortzeko lanetan ari diren langile eta makineriak behar duten mugikortasuna bermatuko da, Bidegitik adierazi dutenez.
Alternatiba moduan AP-1 autobidea itxita egongo den gaueko ordu horietan GI-627 errepidea erabiltzea gomendatzen da. Gatzagatik zein Arlabandik egin ahal izango da bidaia, edozelan ere.