'Zuk zeuk sortu' tailerrean Gabonetako apaingarriak egingo dituzte Tortolis ludotekakoek

Imanol Beloki 2015eko abenduaren 9a

Hiru urte daramatza Tortolis Ludotekak Zuk zeuk sortu ekimenarekin. Umeen sormena, eta autonomia lantzeko hilean, bi aldiz egiten duten ekintza da. Gai ezberdinak izaten dira, baina oraingoan Gabonetako apaingarriak egingo dituzte ludoteka apaintzeko. Gaur arratsaldean hasiko dira, eta egubakoitzean, 17:30etan elkartuko dira berriz, apaingarriak egiten jarraitu eta amaitzeko. Material ezberdinekin nahi dutena egingo dute haurrek, begiraleek pixka bat gidatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak