Gabonetako argien piztuera alaitzeko asmoz, hainbat ekintza egingo dira herriko plazan. 17:00etan, Bego Alabazan-ek Gutxiago gehiago da ipuina kontatuko du. 18:00etan, musika eskolako haurren abesbatzaren ekitaldia izango da. Hau amaitzean, Herri Eskolako Tximeleta gelakoek argiak piztuko dituzte, eta amaitzeko berriz, txokolate jana izango da (bakoitzak bere edalontzia eraman beharko du).