Begiraleak behar dira Gabonetako parkerako

Imanol Beloki 2015eko abenduaren 1a

Eskoriatzako Gabonetako parkea iaz.

Abenduaren 29 eta 30ean, Gabonetako Parkea prestatuko da urtero moduan, Manuel Muñoz kiroldegian. Bertan, haurrekin lan egiteko begiraleak behar dira eta horretarako ezinbesteko bi ezaugarri ezarri ditu Gazteria sailak; euskalduna izatea batetik, eta 18 urtetik gorakoa izatea, bestetik.

Izena emateko azken eguna abenduaren 15a izango da eta interesatuak kurrikuluma bidali beharko dute gazteria@eskoriatza.eus helbidera edo 943714688 telefonora deitu beharko dute gazteria zerbitzuara. Lana lortzeko, hainbat puntu baloratuko dira puntuazio ezberdinen bidez, baina Eskoriatzakoek lehentasuna izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak