Zuhaitz Gurrutxagaren 'Futbolisto baten konfidentziak' bakarrizketa izango da zapatuan

Imanol Beloki 2015eko azaroaren 27a

Errealean, Rayo Vallecanon eta Real Unionen aritutako futbolariak, eszenatokietara egin du jauzi. Hainbeste urtetan politikoki zuzena izan ostean, bere kirol ibilbidean izandako bizipenak kontatzeko, zeharo lotsagabe. Entrenatzaile ezagunez, taldekide eta adiskideez, maitasunaz, desamodioez, eginiko bidaiez, garaipenik gozoenez edota porrotik gazienez arituko da ordu eta laurdeneko saioan.

Zaldibar antzokian izango da Gurrutxagaren Futbolisto baten konfidentziak bakarrizketa bihar, 22:30ean. Sarrerak berriz, lau euro balio ditu eta hauek Manuel Muñoz kiroldegian, edo bibe.me webgune bidez lortu daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak