Eskoriatzako bandak emanaldi bikaina eskaini du Zaldibarren

Imanol Beloki 2015eko azaroaren 22a

Santa Zezilia egunaren harira, Beheko Errota musika eskolako  bandak kontzertua eskaini zuen atzo Zaldibar antzokian. Batez ere, pelikuletako abestiak jo zituzten; Harry Potter pelikulakoa esaterako. 

Bestalde, Carlos Santana gitarrista mexikarraren, edota Elvis Preasley-en abestiak ere entzuteko aukera izan zen. Sarrera doakoa izan zen, eta herritar ugari joan zen bertara, Eskoriatzako bandak eskainitako piezak entzutera. Angel Bañares-ren gidaritzapean, oso ondo aritu ziren bandako kideak, eta emanaldi honekin ospatu dute Santa Zezilia.

Kontzertua plazan

Bandaren emanaldiaren aurretik, eguenean, hilak 19an kontzertua eskaini zuten musika eskolako gaztetxoek herriko plazan. Hemen musika eskolakoek bidalitako argazkia: