Seigarren jardunaldia jokatu dute Eskoriatzako senior mailako neskek. Gaur, hirugarren postutik bosgarrenera jaitsi diren arren, ausartak direla erakutsi dute, eta borrokan jarraituko dutela. Izan ere, etxeko jokalarien lehen urtea da hau, eta aurkariak berriz, infantiletatik jokatzen dute.
Lanean jarraituz
Galdu arren, Ander Romero entrenatzaileak esan du lanean jarraituko dutela, eta sailkapena ez dutela kontutan hartzen. "Emakumezkoen kirola handitzea, eta indarra hartzea da gure lehen helburua. Garaipenak badatoz, askoz hobeto".
Azkenean, 0-4 amaitu da partidua, eta Alaitz Iregi kapitainak azaldu duenez: "Partidu txarra egin badugu ere, pena da gure jokoa erakutsi ez izana".