Hotzari eta euriari aurre eginez ospatu dute Ardo Dastaketa

Imanol Beloki 2015ko aza. 22a, 10:40
Ardo dastaketan, kontzejupen batu ziren bertaratuak euriari aurre eginez.

Atxorrotx Kultur Elkarteak antolatutako ardo dastaketa egiteko zalantzak izan baziren ere, eguraldiari aurre eginez, egitea erabaki zen, eta giro bikaina izan zen atzo, Eskoriatzako plazan. Urtero, karpak jartzen dituzte antolatzaileek herriko plaza inguratuz, aurten aldiz, eguraldiaren erruz, kontzejupen eta plazako arkupeetan jarri behar izan dituzte postuak. Hala eta guztiz ere, jende ugari izan zen, eta pintxoak janez eta ardo mota ezberdinak edanez arratsalde bikaina pasatu zuten bertaratuek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak