AP-1 egubakoitz arratsaldean irekiko dute

Leire Kortabarria 2015eko azaroaren 20a

AP-1 autobidea gaur, egubakoitza, arratsaldean erabat zabalduko da Eskoriatzan, Gasteizko noranzkoan. Horixe jakinarazi du Bide Azpiegituretako foru departamentuak.

Aurreikusi baino 24 ordu lehenago irekiko du Foru Aldundiak AP-1 autobideko zati hori.

Lurra jausitako ezpondan egonkortze lanak egiteko, azaroaren 12an itxi zuten autobidea Gasteizerako noranzkoan. Zirkulazioa tarteka bideratu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak