Hainbat ardo mota dastatzeko aukera izango da bihar, zapatua

Imanol Beloki 2015ko aza. 20a, 12:26
Iaz, hainbat herritar batu ziren ardo dastaketan.

Hamaika urte beteko ditu aurten Atxorrotx Kultur Elkarteak antolatutako ardo dastaketak. 18:30ean hasiko da, herriko plazan, eta txistulariek alaituta egongo da. Guztira, 400 pertsona ingururentzat aurreikusita dago jaia, eta bertan, hainbat ardo mota, odoloste pintxoak eta foie bereziak egongo dira salgai. Salmentaren funtzionamendua, berriz, urtero egin ohi den modukoa izango da.

Ardoei dagokienez, mota hauek egongo dira probatzeko: Italiako Moscato zuria, Hegoafrikako Golden beltza eta Burdeosko ondu beltza. Espainiako ardoetatik, berriz, Tierra Castilla, Toroko Picaro ardoa eta Mallorcako ondua; Errioxakoetan: 1808, Fincas de Landaluze eta Circus. Eta Rioja Vega postuan: Rioja Vega ondua, Entreflores verdejoa, Albret gorria eta Alba Vega albariño zuria. Foie berezia k eta Italiako, Hegoafrikako eta Burdeosko ardoek bi txarteleko balioa izango dute. Besteak, berriz, euro baten truke salduko dira.

Hutsa taldearen lan berria

Hutsa taldeko Eriz eta Maria bikote akustikoak laugarren diskoa argitaratu berri du, Amnesia izenekoa. Disko berria ezagutzeko, Inkernun kontzertua eskainiko dute gaur, 23:00etan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak