Eskoriatza Beheko Errota musika eskolako ikasleek urtero moduan, Santa Zezilia eguna ospatuko dute. Hala, kontzertua eskainiko dute bihar, herriko plazan 17:30etan. Lehenengo taldeak, hiru kantu joko ditu konbo eran. Ondoren, gaztetxoenek dantza egingo dute Edurnezuriren abestiarekin, eta azkenik, gorputz perkusioa egingo da Kate Perry-ren abesti batekin. Ondoren, egunari amaiera emateko txokolatada egingo da musika eskolako ikasleentzat, jubilatuen lokalean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.