Eskoriatzako San Pedro parrokian konponketa lanak egiten ari dira

Imanol Beloki 2015ko aza. 13a, 09:57
San Pedro parrokia atzeko ikuspuntutik aldamioa jarrita. | joseba gabilondo

Duela hilabete batzuk tximista batek Eskoriatzako San Pedro elizako kanpandorrea jo zuen  –kanpandorreko dekorazio elementuetan– eta sabaian kalteak eragin zituen. Orduko kalteak konponduta geratu ziren, baina, lan horiek egitean, beste hainbat dekorazio elementu ere apurtuta zeudela konturatu ziren langileak; zortzi, guztira –errosetak, txanpinoi formakoak…–, forma eta itxura askotarikoak.

Orain arte zain egon dira obrako langileak konponketa lanak egiten jarraitzeko; harginek piezak egin arte itxaron behar izan dute. "Dekorazio harri batek 200 kilo inguru ditu, eta gurutzea kendu beharko dugu hori jartzeko…", azaldu du obrak egiten diharduen Ramel enpresako arduradunak. "Hau egiteko aldamio handiago bat jarri dugu, baina 50 metroko garabi bat ere erabiliko dugu".

Astelehenerako edo martitzenerako amaituko duten aurreikuspena dute obraren arduradunek, baina egun batzuk gehiago egongo dira bertan, bide batez,  San Pedro parrokiak eskatuta, garbiketa lanak egiteko.

Errepidea itxita

Aste honetako lanen berezitasunak errepidea moztea ekarriko du eguenean eta egubakoitzean. Hain zuzen, azaroaren 12an eta 13an, elizako zubitik Arbiñosteko irteeraraino bidea itxi egingo dute ibilgailuendako.

Goizeko zortzietatik arratsaldeko seietara itxiko dute bi egunetan, eta gauetan, berriz, irekita izango dute errepidea ibilgailuek. Bada, egun horietan, Arrasateko noranzkoan doazen ibilgailuek Dorleta auzotik joan beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak