Zirkulazioan eragina izango duten muntaketa lanak astelehenean Eskoriatzako irteeran

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko aza. 7a, 19:55

Bidegik, GI-627 errepide gainetik doan pasabide zaharraren horma-bularra apaintzeko lanak hasiko ditu astelehenean. Lan horiek egin ahal izateko, GI-627 errepidearen Bergarako norabideko bazterbidean, aldamioak jarriko dituzte. Muntaketa lanak egin bitartean, bada, txandakako zirkulazioa egongo da. Hasierako muntaketa lan horiek ondoren, horma-irudia egiten duten bitartean,bada, lanek ez dute zirkulazioan eraginik izango. 

Bidegi, Gipuzkoako Azpiegituren Agentziatik adierazi dutenez, bidegorriari eusten dion horma-bularra, 18 metro luzera eta 6,4 metro altuera duen triangelu formako zuhaitzak dituen horma-irudi digitalarekin estaliko dute. 17 panelek osatuko dute irudi hori.

Astea amaitzerako bukatuta egongo dira horma-bularra apaintzeko lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak