Pailazoak ikuskizun berria aurkeztera datoz Eskoriatzara, Amalur izenekoa, lehen aldiz izango dena Debagoienean. Bertan, baserriaren eta naturaren gaia landuko dute; izan ere, Marimototsek baserritar izan nahi duela erabaki du, eta Ilargi lagunaren ondoan dihardu ikasten. Ilargi, hain zuzen, haurdun dago, eta umea izango du aurki. Hori dela eta, Pirritx, Porrotx eta Marimotos alboan izango ditu, laguntzen.
Sarrerak 13tik aurrera salgai
Hurrengo egubakoitzean, azaroak 13, jarriko dituzte salgai ikuskizun horretarako sarrerak. Kiroldegian bertan izango da horiek eskuratzeko aukera, bakoitza sei euroko prezioan.