'Asier ETA biok' pelikula emango dute gaur Zaldibarren

Imanol Beloki 2015eko azaroaren 6a

Asier eta Aitor ikaskide izan ziren Iruñean 80ko hamarkadan. Ondorengo urteetan, bide ezberdinetatik jo zuten: Aitor Madrilera joan zen aktore izateko ametsak bultzatuta, eta Asier, berriz, ETA talde armatuan sartu zen. Pelikula horrek ulertze-bideak sortu nahi ditu, eta, asmo horrekin, saiatuko da azaltzen nola den posible ETAko kide baten adiskide izatea taldearen ideologiarekin bat egin barik. Sarrera doan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak