Arratsaldean, berriz, 16:30ean, batutako perretxiko guztiak sailkatuko dituzte kultura etxean, Errotari Elkarte Mikologikoak gidatuta. Eta, hain zuzen ere, sailkatu, ikusi eta ikasi nahi duenak ateak irekita izango ditu.
Erakusketa domekan
12:00etatik 14:00etara perretxiko erakusketa egingo dute herriko plazan. Erakusketa dagoen bitartean, umeentzako margolaritza txapelketa izango da; gaia perretxikoak izango dira. Eta, horrez gainera, taloak egingo dituzte Koldotxo Guraso Elkarteko gurasoek eta lagunek.