2015/11/21 17:30 - 19:00

Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en Amalur lana

Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en Amalur lana
Manuel Muñoz kiroldegian, Eskoriatza

Sinopsia: “Pailazoak baserrira doaz Marimototsengana. Marimo bertan da Ilargirekin ikasten, baserritarra izan nahi baitu. Gaur baserriko lanetan lagunduko diote denek Ilargiri, haurdun dago eta. Laster jaioko da umetxoa.
Baserritarrak zerua irakurtzen du, izarrak, hodeiak eta haizea ezagutzen ditu, eta eguraldia iragartzen du. Baserritarrak lurra du ama, eta amak bera zaintzen duen bezala zaintzen eta maitatzen du berak ere lurra. Sendabelar eta ukenduekin, abereen laguna eta sendagilea da, baita gurea ere. Larrean bertsotan eta azokan hizketan, euskararen zaindaria da. Baita ekonomista ere, nahiz Porrotxek dioen bezala, matematika baino, maitematika nahiago izan. Baserritarra, eman eta hartu, jakintsua eta eskuzabala da.”

Sarrerak azaroaren 13tik aurrera egongo dira salgai Manuel Muñoz kiroldegian. Prezioa 6 eurotakoa izango da, eta adin guztietakoek sarrera beharko dute sartzeko.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak