Eskoriatzako UdalaK, Kirol ElkarteaK eta areto futbol entrenatzaileen nazioarteko elkarteak (ANEFS) antolatutako ekimenak hiru hitzaldi antolatu ditu. Teorikoak, zein praktikoak izango dira, gaur egun, emakumezkoen areto futboleko lehen mailako Alacant unibertsitateko taldeko entrenatzailea den Carlos Navarroren eskutik.
Egubakoitza, azaroak 13
20:30ean, Ibarraundi museoan; Oinarritik, Elitera hitzaldia izango da. Gaur egun, emakumezkoen areto futbolean dagoen egoera aztertuko da.
Zapatua, azaroak 14
09:45tatik, 11:00etara Manuel Muñoz kiroldegian, teknika progresioaren inguruan arituko dira. Azalpen teorikoa eta praktikoak emango dira. Arratsaldean, 18:15ean berriz, bigarren mailako Ordizia eta Stylo Berrio taldeen derbia jokatuko da Ordizian. Hala, antolatzaileek bertara joateko gonbidapena luzatu dute.
Domeka, azaroak 15
Defentsa altua eta 4-0 fundamentuen inguruko azalpenak emango dira praktika moduan 11:30etatik, 12:30etara.
Doakoa izan arren, izena eman nahi duenak, edo informazio gehiago eskuratu nahi badu narcisopavo@hotmail.com helbidera idatzi dezake.