2015/11/28 22:00

Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa: Futbolisto baten konfidentziak

Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa: Futbolisto baten konfidentziak
Zaldibar antzokia, Eskoriatza

 Zuhaitz Gurrutxagak, Errealean, Rayo Vallecanon eta Real Unionen aritutako futbolariak, eszenatokietara egin du jauzi. Hainbeste urtetan politikoki zuzena izan ostean, bere kirol ibilbidean izandako bizipenak kontatzen ditu zeharo lotsagabe. Entrenatzaile ezagunez, taldekide eta adiskideez, maitasunaz, desamodioez, eginiko bidaiez, garaipenik gozoenez edo eta porrotik gazienez aritzen da ordu eta laurdeneko saioan. Sarrerak 4 eurotan Manuel Muñoz kiroldegian edo  www.bibe.me webgunean.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak