Eskoitzara Eguna, aldarrikapen gisa

Imanol Beloki 2015ko aza. 5a, 11:43
Euskal presoak Euskal Herrira bandera erraldoiarekin iaz. | Gartxot zubizarreta

Zapatuan, bigarren aldiz egingo dute Eskoitzara Eguna. Herriko preso eta senideei elkartasuna adierazteko jaia izango da, eta egitarau zabala prestatu du Eskoriatzako Presoen Lagunak taldeak. Bazkarirako tiketak erosteko azken eguna berriz, gaur izango da. 12 eurogatik erosi daitezke Aldatz edo Inkernu tabernetan.

Egunari hasiera emateko, 11:30ean herriko plazan barra irekiko dute, eta tonbola egongo da egun osoan; 200 opari inguru batu dituzte herritarren artean. Nazioarteko tortilla lehiaketa ere izango da hura amaitzean, eta 13:00etan manifestazioa egingo dute herriko kaleetan zehar. 14:00etan, berriz, trikitilariekin batera kalejira egongo da, eta bazkaria Egokiena elkartean: baba-jana sakramentuekin. 

Emanaldiak kontzejupean

Kontzejupean, Drop eta Criminal Remains taldeen kontzertuak izango dira, 20:00etan, eta eguna amaitzeko, berriz, 00:00etan, DJ Elviskaino izango da Inkernu taberna girotzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak