San Pedro auzoko hirugarren kalea konpondu dute

Imanol Beloki 2015eko azaroaren 4a

San Pedro auzoko hirugarren kaleko obrak amaitu dituzte.

Aurreko legealdian jarri zen martxan San Pedro auzoko hirugarren kaleko obra. Barrutik, saneamendu lanak eta hodiak aldatu dituzte; eta kanpotik berriz, espaloia eta asfaltoa konponduta dago. Kale honetan, arazo nagusia irisgarritasuna zen; izan ere, aldapa malkartsuak daude eta zabalera murriztuta zegoen kalean. Orain, arazo horri irtenbidea eman zaio, eta oinezkoentzat, zein ibilgailuentzat hobeto utzi dute kalea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak