Arimen Gaua ospatzeko ekintza ugari prestatu dituzte, gaztetxoentzat

Imanol Beloki 2015eko urriaren 29a

Hezkuntza Foroak, gaztelekuarekin eta ludotekarekin batera, egitarau bateratua prestatu du Arimen Gaua ospatzeko. AEBetako Halloween jaia Euskal Herrian Arimen Gaua izenez ezagutzen da. Gazteek hango ohitura hartu dute, truco o trato eta halakoak barneratuz eta mozorroak erosiz. Bada, hemengo ohiturara gerturatzeko, etxeko trapu zaharrekin mozorroak egiteko eta Xanduli, manduli, kikirriki..... eman goxokiak guri! esateko proposatuko diete gaztetxoei.

Urriak 30

Sorgin edabeak eta mozorroak: 

Tortolis ludotekan, 17:30ean.

Kandelagintza tailerra eta Arimen Gaueko errituaren prestaketa: 

Gaztelekuan, 18:00etan.

Urriak 31

Kalabazak hustea:

Herriko plazan, 17:00etan.

Maite Frankoren ipuin kontaketa: 

Ur depositu zaharrean, 18:30ean.

Arimen Gaua, ur depositura irteera gaztelekutik: 

Ur depositu zaharrean, 21:00etan.

Azaroak 1

Beldurrezko pelikula: 

Gaztelekuan, 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak