Bailarako gazteei zuzendutako areto futboleko hiruko txapelketa izango da Eskoriatzan, azaroaren 29an

Imanol Beloki 2015eko urriaren 29a

Narciso Pavo gaztetxoei azalpenak ematen.
Azaroaren 29an, domekan, hiruko benjamin eta alebinen arteko areto futbol txapelketa ospatuko da Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian. Goizeko 09:30etan hasiko dira partiduak, eta Debagoieneko neska-mutil guztiei zuzenduta dago txapelketa. Taldeak berriz, lau pertsonakoak izango dira, eta oparia izango dute parte-hartzaile guztiek. Izena emateko azken eguna berriz, azaroaren 15a izango da, eta horretarako izena emate orria bete beharko da. http://goo.gl/forms/PycfBWnAiw

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak