Gabonetako oporretarako olinpiadak prestatzeko gazte koadrilen arteko bilera deia egin du Udalak

Imanol Beloki 2015ko urr. 27a, 13:52

16 urtetik gorako gazteentzat Gabonetarako olinpiada antolatu nahi du Eskoriatzako Udalak. Eguenean izango da lehen bilera 18:30ean, kultura etxean, olinpiadetan egin nahi dena zehazteko. Bilerara joan ezin duenak, eta parte hartu nahi duenak, kultura etxera deitu beharko du 943 71 46 88 telefonora. Gutxienez sei koadrila batu nahi dira kanpainarekin hasteko, eta hala herriko gazteak animatu nahi ditu udalak olinpiadetan parte hartzeko. Erronkak ez dira betiko kiroletan oinarrituko, eta asmoa urtarrilaren 2an egitea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak