Santa Marina plazan egunerako jarritako edukiontzia bete zuten garbiketa lanetan ibili zirenek. Batez ere, erreka alboetan; plastikoak eta litxarkerien poltsak batu zituzten. Ibarraundi museotik adierazi dutenez: "Ez gara jende gehiegi batu, eta datorren urtean pertsona gehiagok parte hartzea nahiko genuke".