Zortzi gune zehaztu dituzte eta horietan jardun dute autoek gora eta behera. Erakustaldia izan arren epaileak egon dira eta puntuak eman dizkiete araututakoa bete ezean, hala nola, behar baino denbora gehiago behar izanez gero gunetik pasatzeko, laguntza behar izanez gero autoak aurrera egiteko eta ibilbidetik irtenez gero.
Bi eratako autoak elkartu dira: prototipoak, hau da, paperik ez dutenak errepidean ibiltzeko eta seriekoak, errepideetan ibiltzen direnak. Eta biek ala biek, aho zabalik utzi dituzte ikusleak. "Ikustera datorrenak lokatza egotea gurago izaten du baina pilotuek ez, askoz zikinagoa da eta autoendako ere ez da ona", dio Ibon Aranburuzabala antolatzaileak.
Azken urteotan ez da egon halako erakustaldirik eta jendea gogotsu zegoen, bazterrak jendez bete dira-eta. "Gure bailaran ez dago beste halakorik eta jendea gogotsu zegoen bai", argitu du Ibonek.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!