Ondorioz, bitarte horretan, by-pass ingurabidea prestatuko da Gasteiz-Eibar noranzkoan, zirkulazioa bi norabidetan ahalbidetzeko; horretarako, pasabideak egokituko dira erdibitzailean, obrak egingo diren zatiaren muturretan (119,520 eta 121,220 kilometro puntuen artean), eta dagokion seinaleztapena jarriko da.
Galtzadaren itxiera beharrezkoa da indusketa egin eta lerratutako materiala kentzeko lanak direla eta, aurreikusitako egonkortze lanen parte. Urriaren 31ko 18:00etatik aurrera, obretako behin-behineko seinaleztapena kenduko da eta galtzada irekiko da Gasteiz-Eibar norabidean; prestatu diren erdibitzaileko pasabideak itxi eta zirkulazioa baldintza normaletara itzuliko da, bi noranzkoetan.