Haurrak gurasoekin egoteko frontoiko dantza lokala irekiko da

Imanol Beloki 2015ko urr. 22a, 12:20
Frontoiko dantza lokalean jarritako gunea.

Gurasoak, 2 eta 6 urte bitarteko haurrekin egoteko txoko bat ireki da Eskoriatzako frontoiko dantza lokalean. Udaberrira arte egongo da irekita eguraldi txarra egiten duenean; martitzenetan eta eguenetan, 16:30etatik, 18:30etara bitartean, eta egubakoitzetan berriz, 16:30etatik, 20:00ak arte.

Zerbitzu honen helburua eguraldi txarra egiten duenean egoteko leku bat izatea da eta bertan koltxonetak eta jostailu batzuk egongo dira, baina haurrek beraien jostailuak eramatea gomendatzen da. Zerbitzua dohakoa da, eta ez da izena eman beharrik egongo. Ez da zaintzailerik egongo, horregatik, ixterakoan gauzak txukun eta jasota uztea eskatuko da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak