Eskoriatzako saskibaloi taldea bularreko minbiziarekin bat

Imanol Beloki 2015ko urr. 22a, 11:54
Eskoriatzako saskibaloiko seniorrak talde argazkian, minbiziaren kontrako ikurrekin.

Eskoriatza Kirol Elkarteko emakumezko saskiboi taldeak minbiziaren egun internazionala izan dela eta, gaixotasuna duten, edo izan duten guztiei babesa emateko, asteleheneko entrenamenduan begizta (lazo) arrosa eraman zuten. Ostean, talde argazkia atera zuten.

Bestalde, Saskibaloi taldeko emakumezkoen seniorrak begizta arrosa eramango du kamisetan egubakoitz honetan, 20:15ean Cafes Aitona Askatuak-en aurka Eskoriatzako kiroldegian jokatuko duten partiduan. Partidua ikustera doazenei ere, berdina egiteko gonbidapena luzatu dute Eskoriatzako Kirol Elkartetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak