Governors taldea Zaldibarren izango da egubakoitzean

Imanol Beloki 2015ko urr. 21a, 13:25

Atxorrotx kultur elkarteak antolatutako kontzertua egubakoitzean izango da 23:00etan Zaldibar antzokian. Sarrerak ezin izango dira aldez aurretik lortu, eta egunean bertan bost eurotan erosi ahal izango dira lehiatilan. Bestalde, Goiena Klubean, edo Arrasate Irratiaren zozketaren bitartez 943 25 05 05 telefonora deituz, sarrerak debalde lortzeko aukera dago. Birari amaiera emateko azken emanaldietako bat izango da gainera Eskoriatzakoa.

 

Hau izango da Su Garaian CD/DVD-aren aurkezpen biran Debagoienean emango duten azken kontzertua. Honen ostean, Katalunian bi kontzertu emango dituzte, eta azkenengoa Durangoko Plateruena antzokian izango da azaroaren 21ean. Emanaldi hauek bukatzean, atsedenaldi bat hartuko dute hurrengo lana prestatzeko.

Sua beharrean, argiak

Juan Sangre taldeko abeslariak adierazi duenez: "Zaldibar antzokiaren estruktura txikia dela-eta, segurtasuna bermatzeko ez dugu ohiko su ikuskizuna emango. Horren ordez, argiekin jokatuko dugu espektakulua emateko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak