Pasabideko piboteak zeresan handia izan du azkenaldian; izan ere, leku horretan hainbat istripu gertatu dira. Azkena, pasa den egubakoitzean, hilak 9an, izan zen. Auto bat, beherantz zihoala, pibote gainetik pasatzean pibotea igotzen hasi, eta istripua izan zuen; matxuratu egin zen autoa. Ez zitzaien ezer larririk gertatu autoan zihoazenei, baina horren ostean hesi bat jarri zuen Udalak, pibotearen funtzionamendua argitu arte.
Teknologia probak
Pibotea modu automatikoan aktibatzen da, eta, gertatu direnak ikusita, teknologia probak egin nahi ditu Udalak, funtzionamendua ona edo txarra den ikusteko. Hala, semaforoa gorri jartzean piboteak igotzen ematen duen denbora, eta abar aztertu nahi dituzte istripuen zergatia argitzeko.