Hasi ditu Eskoriatzako Aldaype elkarteak ehiza postuen zozketak

Imanol Beloki 2015ko urr. 9a, 18:22

Atzo, eguena, hasi zen Eskoriatzako Aldaype ehiza eta arrantza elkarteak antolatzen duen ehiza postuen zozketa, eta azaroaren 30ean amaituko da. Egunero batzen dira ehiza-zaletasuna duten ehiztariak Intxaurtxueta auzoko bederatzigarren atarian, 18:00etatik 20:00etara bitartean, astelehenetik egubakoitzera bitartean, eta postu onena lortzeko asmoz joaten dira guztiak. Egubakoitzetan, aste bukaerarako eta astelehenerako zozketa egiten dute.

Zozketan derrigorrezkoa izango da Gipuzkoako Ehiza Federaziotik bidalitako zozketa txartela aurkeztea, eta pertsona bakoitzak txartel bat bakarrik aurkeztu ahal izango du. Joaten denak postu bat bakarrik eskura dezake, eta baliteke postu barik geratzea, gainera, jende kopuru handia izaten da-eta bertan. Bestalde, zozketarako prezioak askotarikoak izaten dira; bazkide direnentzat, erretiratuentzat, federatuentzat…

Ehiza postuak prest

Aldaype elkarteak 168 ehiza postu kudeatzen ditu, eta bi eremutan banatzen dira: batetik, Lete, Apotzaga, Marin…  auzo inguruan dauden 95 postuak; eta bestetik, Aizkorri Aratz parkean, Alabita-Aranguren bitartean dauden 73 postuak.
Zozketan eremu bat edo bestea aukeratu beharko du ehiztariak, eta zortea izan postu bat tokatzeko eta, bide batez, ehizarako ona izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak