Zazpi urte ingururen ostean, berriz izango da talde kataluniarra Eskoriatzan. Orduan, EINA talde moduan izan zen Eskoriatzan, hardcorea egiten zuten, eta gaur egun, aldiz, Andromines moduan etorriko dira Eskoriatzara, hardcorea alde batera utzi eta aldizkako rocka egitera. Utopies del present lana aurkeztuko dute, eta aste bukaeran bi emanaldi egingo dituzte Euskal Herrian: bata zapatuan, Eskoriatzan, eta bestea, berriz, domekan, Beran.
Governors, Zaldibarren
Hilaren 23an, 23:00etan, Governors taldea izango da Zaldibar antzokian. Sarrerak bost eurotan egongo dira salgai egunean bertan; birari amaiera emateko azken emanaldietako bat izango da Eskoriatzakoa.
Governorsek ez du zuzenekorik emango 2016an, atsedenaldi bat hartuko dute, disko berrian lan egiteko.