Goizeko lehen orduan egiten zuen euria ikusita, ibilbidea aldatu eta Gasteizera barik, Debagoienean barrena ibili dira Kirol Ellkartearen deiarekin bat egin duten eskoriatzarrak. 43 kilometro inguruko bizikleta martxa egitekoak ziren, baina eguraldia dela eta, motzagoa egin behar izan dute: "Urkulura, Bedoñara, Zubillagara, Arrasatera eta trenbidetik Eskoriatzara itzuli gara", azaldu dute parte-hartzaileek eta gehitu dute: "Busti egin gara, eta asmoa beste bat zen arren, ondo pasa dugu; paraje berriak ere ezagutu ditugu, gainera", azaldu dute.